Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Plangintza

Batzar Nagusiek Foru Arauaz onartutako kudeaketa planen bitartez arautzen da Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plangintza.

Hiri hondakinen kudeaketarako politikak garatzen dira legediak ezartzen duen hondakin hierarkia jarraituz, hondakin prebentzioa beste aukeren aurretik lehenetsiz.

Kudeaketa planek, besteak beste, legediaren eta azken urteetan hiri hondakinen bilakaera aztertzen dute eta, hondakin-sorreraren aurreikuspenaren arabera, etorkizunean garatu beharreko ildo estrategikoak definitzen dituzte. Era berean, planaren indarraldiaren amaieran lortu beharreko helburuak ezarri eta hondakin kudeaketarako beharrezkoak diren azpiegiturak definitzen dira.

Honakoa da une honetan indarrean dagoen kudeaketa plana:

Bestalde, 2015. urte amaieran, GHHKPO eta ADko prognosiaren eguneraketa egin zen.

Kudeaketa planak duen indarraldia 2008-2016 agortzear dagoenez, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak martxan jarri ditu plangintza berri bat idazteko lanak. Plangintza berriarentzat denbora muga jakin bat aurreikusi da, hain zuzen, 2017-2030.

Azpiegiturei dagokienez, indarrean dagoen plana hauxe da:

Era berean, interesgarria izan daiteke Eusko Jaurlaritzak bere eskumenen esparruan egindako plangintza kontsultatzea: