Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Santiago (Zumaia)

  • Santiago 1
Osasun eta segurtasun baldintzak
Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Centro

Zainketarik gabe

Bainua libre

Bainua libre

Ona

Ona

-

ISO 14001

Oharra:

-Hondartza-zerbitzuen kalitatea / condiciones de los servicios de la playa: "HOBETU BEHARRA / NECESITA MEJORAR" kalifikatuta dago.

 

Santiago hondartza Zumaiako kanpoaldean dago, Urola ibaiaren bokaleko paduren eta Getariara doan N-634 errepidearen artean.

Hondartza handia da; luzeran 350 metro ditu eta zabaleran, berriz, 175 metro. Familiarekin edota lagunartean egun pasa joateko leku aparta da. Inguruan gune berdeak daude, eta haurrentzako jolasak eta taberna aurki ditzakegu bertan.

Gainera, instalazio onak ditu, dutxak eta komunak esaterako, eta autoa uzteko tokia dago errepidearen ondoan.

Itsasoa bare egon ohi da Santiago hondartzan baina, tarteka, olatuek zertxobait astintzen dute. Inguru eder eta lasai honetan uretako hainbat kirol egiteko aukera izango du bisitariak, windsurfa eta piraguismoa, besteak beste. Pedaloak alokatzeko aukera ere badute itsasoan paseo eder batez gozatu nahi dutenek.

  • Luzera: 350 m.
  • Batez besteko zabalera: 175 m.
  • Hiritartze maia: SEMIHIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: OLATU ERTAINAK

Planoak eta mapak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Umeentzako jolasgunea
  • Kabinak: (10etatik 19.30etara) - Informazioa, dutxak.
  • Dutxak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Kafetegia
  • Landa aldea

Bainu zaintza: Ordutegia (10:00etatik 19:30etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia
  • Megafonia

Bestelako zerbitzuak

  • Alokairuak: Uretako bizikleta
  • Aparkalekua

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Kirol kaia
  • Hotel
  • Landa turismoa
  • Talasaoterapia zentroa
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Gasolindegia
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Wind Surf, Surf, Piraguismoa, Uretako motoa, Kanaberazko kirol arrantza, Itsaspeko kirol arrantza)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Kaia Pasalekua
  • Landa Pasalekua
  • Natura aldetik gune interesgarria
  • Marearteko zabalgunea

Getariara doan N-634 errepidearen alboan dago Santiago hondartza, Zumaiako kanpoaldean.

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: EuskoTrenek ( www.euskotren.es ) autobus-zerbitzua eskaintzen du herrian honako bi lineen bidez: Zumaia-Zarautz-Donostia eta Zumaia-Zumarragako Ospitalea.

Trenez: EuskoTren konpainiaren bi linea igarotzen dira herritik: Kostaldea (Donostia-Zumaia-Eibar) eta Bilbo-Donostia.

Aparkalekua: Hondartzaren ondoan (N-634 errepidearen alboan) eta kirol-portuaren inguruan utzi dezakegu autoa.