Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

BIDEO TUTORIALAK

Jakin badakigu kontsumo datuak ezagutzea (zenbat kontsumitu dugun edo noiz izan dugun kontsumo mailarik altuena) ezinbestekoa dela kontsumo hori murrizteko, aplikatzen zaigun tarifa egokitzeko eta kontratatuta dugun potentzia egokia ote den egiaztatzeko.

Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresak ia osorik hornitzen du Gipuzkoa, eta, beraz, lurralde ia osoaren kontsumoa kontabilizatzen du. Zure kontsumo datuak enpresa horren web orrian ikus ditzakezu, eta, horrela, argindarraren faktura murriztu eta optimizatu.

Gipuzkoa Argituk erakutsiko dizu nola egin, jarraitu beharreko urratsak xehe-xehe azaltzen dituzten hiru tutorialen bidez:

 

1. tutoriala: NOLA ESKURATU ZURE ARGINDAR KONTSUMOAREN DATUAK

 

2. tutoriala: NOLA MURRIZTU KONTSUMOA ETA NOLA AUKERATU TARIFARIK EGOKIENA

 

3. tutoriala: NOLA EGIAZTATU KONTRATATUTA DAUKAZUN POTENTZIA DELA BENETAN BEHAR DUZUNA
 

Oso erraza da: izan eskura faktura bat eta jarraitu tutorialetako azalpenak.

 

BALDINTZAK

Zure datuetara sarbidea izateko, eraginkorki integratutako kontagailu digitala eduki beha duzu Iberdrola Distribuciónen telekudeaketa sisteman. Hori egiaztatzeko, begiratu azken fakturan “DATOS DEL CONTRATO” atala. Kontagailu digitalik ez badaukazu, edo integraturik ez badago, izan kontuan enpresa hornitzaile guztiek argindar kontagailu analogikoen ordez digitalak jarri behar dituztela 2019a baino lehen.

 

ERNE

TOLARGIko (Tolosa), OINARGIko (Oñati) edo LEINTZARGIko (Leintz-Gatzaga) bezeroa bazara, hemen dituzu horiek eskaintzen dituzten tresnetarako loturak:

 

https://tolargi.cide.net/clientes/pvpc/

https://leintzargi.cide.net/clientes/pvpc/

https://onargi.cide.net/clientes/pvpc/